LOMCEri ez! Hezkuntza publiko eta euskalduna! Ikasle Abertzaleaken eta Ikasle Sindikatuaren grebek erakusten dute bidea!
Ikasle Abertzaleakek martxoaren 27an eta Ikasle Sindikatuak martxoaren 26 eta 27an deitutako ikasle grebek erabateko arrakasta izan zuten. Euskal Herrian milaka eta milaka ikasle eta Galizian, Katalunian eta Estatuan bi milioi ikaslek institutu eta unibertsitateetako milaka ikasgela hustu genituen. Ikasle grebak tinko altxa du lurperatu nahi...