Langile klasea altxatu da Ukrainako ekialdean!
Kanpora Kieveko gobernu atzerakoi eta proinperialista!
Esku hartze militarra iraultza sozialistarekin garaitu behar da!
Kanpora Kieveko gobernu atzerakoi eta proinperialista!
Esku hartze militarra iraultza sozialistarekin garaitu behar da!
Mexikon kapitalismoaren basakeria mundu osoko sarraski handienean ikus daiteke: 2006an Estatuak “narkoaren aurkako gerra” hasi zuenetik 150 mila hildako eta 20 mila desagertu daude. Kapo mexikarrak munduko pertsona boteretsuenetarikoak dira, eta horretarako Estatuaren eta kapital finantzieroaren ezinbesteko laguntza izan du. Hauen aurka eta...
Federico Engels Fundazioak marxismoaren oinarrizko klasiko diren bi liburu argitaratu ditu gazteleraz: La bancarrota de la Segunda Internacional (Bigarren Internazionalaren porrota) eta Marx, Engels, marxismo. Bi liburu hauek salgai egongo dira Tolosako Engels...
Apirilaren 25an 40 urte bete dira Krabelinen iraultzatik. 1974ko egun hartan militar aurrerakoiek gidatutako kolpe batek diktadura salazaristari amaiera eman zion. Ziurrenik, Bigarren Mundu Gerraz geroztik ez da inoiz iraultza sozialistaren garaipena hain hurbil egon. Orduko ikasgaiek egun oso baliagarri izaten jarraitzen dute; hori dela eta...
Ukraina azken hamarkadetako potentzia inperialisten talkaren epizentro handiena bilakatu da, eta gertakariek logika propioa hartu dute eta aurreikus ezin zitezkeen ondorioak eragin dizkie Errusia, AEB eta EBri.
Federico Engels Fundazioak Rosa Luxenburgo eta Alemaniako iraultzari eskainitako Marxismo hoy aldizkariaren ale berria kaleratu du. Lan hau maiatzean liburu gisa kaleratuko den Bajo la bandera de la rebelión (Altxamenduaren banderapean) lanaren parte da. Edukia eta lanaren arrazoia sakonago ezagutzeko liburuaren...
Duela gutxi PPk hautatutako ekonomista talde batek urtebetez prestatzen aritu den erreforma fiskal baten proposamena egin du. Aurreikus zitekeen bezala, ustezko “aditu” hauek zerga sistemaren erreforma diseinatu dute diru gehien dutenen sektoreari mesede egiteko eta zergak ordaintzekoan injustizia eta desberdintasuna areagotzeko.
Fraçois Holland Frantziar Errepublikako presidentziara 2012ko maiatzean iritsi zen eta urte berean PSFk hauteskunde orokorrak irabazi zituen. Garaipena, besteak beste, Sarkozyren gobernuaren herstura politiken kritikan oinarritu zen, Grezian eta Estatu espainiarrean gertatu bezala. Momentu hartan, analista askok, baita ezkerreko batzuek ere,...
Otsailean oposizio kontrairaultzaileak eta bere banda faxistek beste pauso bat eman zuten iraultza zapaltzeko kanpainan. Abenduko hauteskundeetan chavismoak lortutako garaipenak desilusionatuta eta harrituta, langile eta herri masen aurkako ofentsiba amorratua jarri zuten abian zitalki erahilez eta eraikin publikoak erasoz.